Urrutira bidaiatzeko ez dago liburua baino itsasontzi hoberik

#irakurrizbizi

Lehen aldia, beti bakarra, beti berezia. Badakigu, lehenengo liburuak inoiz ahazten ez diren oroitzapenak direla.

35.90€

Oparitu!

Zer jasoko dut?

3 LIBURU

Maitasunez eta mimo handiz etxeko txikienentzat aukeratu ditugun 3 liburu. Irakurzaletasuna sustatu eta familian oroitzapen zoragarriak sortuko dituzten lehenengo liburuak.

LO KANTAK PLAYLISTA

Entzule txikienentzako eta familiarentzat aukeratutako lo kanta landu eta borobilduen playlist bat. Lotarazteko erritmo geldoko sehaska kanta zerrenda bat eskuragarri.

DESKONTU BEREZIA

Liburuekiko zaletasuna sortzeko %5 deskontu berezia txikiaren lehenengo 10 liburuetan, Garoa liburu-dendan (Zarautz).

Kajak

Oparitu!

Maiz egindako galderak

0 eta 2 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Kaxan aurkituko dituzun elementu guztiak arreta handiz hautatuak izan dira hezkuntza eta literatur adituen bidez.

Eskaria egin eta 48 ordutara etxean izango duzu.

Noski! Oso erraza da. Zure emaila erabili eta oparia jasoko duen txikiaren izena eta helbidea jartzearekin nahikoa da.

Zergatik aukeratu paperezkoak?

Liburuak

Haurtxoaren hizkuntza-gaitasunak eta hiztegia suspertzeko modurik egokiena txiki-txikitatik irakurketari heltzea da. Horregatik, arretaz hautatako liburuak jarriko ditugu zure eskura. Gurasoak liburu-dendariak genituen eta gu ere liburu-dendari gara. Berrogeitahamar urte baino gehiago daramatzagu liburuak gomendatzen trinitate kaleko zazpigarrenean, Garoa liburu-dendan, Zarautzen. Mende erdiko paperezko ibilbide bat egunero txikienei liburuak gomendatuz.

Liburua behin eta berriz ireki daitekeen oparia da. Proposatzen dizugun esperientzia honekin txikitatik irakurketarako grina sortu, bultzatu eta ahalmenduko duzu. Irakurketarako gogoa piztuko duzu. Ez galdu denbora eta oparitu Paperezkoak!

Irakurle taldea

Handitzen ari den txikiarentzat liburu bila?

2-7 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dagoen literatur proiektua.

Ezagutu paperezkoak 2-7!