#irakurrizbizi

Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da.

Harpidetu

Hilabetean behin mimo handiz aukeratutako album ilustratu bat osagarri diren jarduera eta jolasekin batera. Erraza, malgua eta iraunkortasun-konpromisorik gabekoa.

20.90€
HILERO

Harpidetu!

Oparitu

Hainbeste maite duzun txikiari sorpresaz beteriko kultur esperientzia oparitzeko aukera ere bada Paperezkoak. Kaxa bakoitza inoiz ahaztuko ez duen oroitzapen bat izango da.

24.90€tik
AURRERA

Oparitu!

Zer jasoko dut?

KAXA BAT

Helduoi ez ezik, haurrei ere ilusioa egiten die paketeak haien izenean jasotzeak. Aukeratutako liburuarekin batera, osagarri diren elementu ezberdinez osatutako jolasekin beteko dugu kaxa.

ILUSTRAZIOZ BETERIKO IPUIN BAT

Mimo handiz aukeratutako ipuin bat, azal gogorrekoa. Euskal argitaletxe desberdinekin hitzarmenak sinatu ditugu, jasotzen duzuen ipuina merkatuko nobedadea izan dadin. Beti ere, argitalpen berriak izango dira.

Horretaz gain, aparteko liburuak atsegin ditugu, ardura handiz argitaratutakoak eta ilustrazio ederrak eta istorio harrigarriak gordetzen dituztenak. Mundua ulertzeko tresnak eskeini nahi dizkiegu txikienei eta lehenengo irakurketek irakurzaletasunean murgiltzeko duten garrantzia azpimarratu nahi dugu.

IRAKURKETARAKO GIDA LABURRA

Ipuina haurrarekin modu egokian landu ahal izateko eskuorria ere jasoko duzue. Bertan, haur-literaturako adituek idatzitako argibide errazak egongo dira, familiartekoek, lagunek edo hezitzaileek txikien ulermena eta parte-hartzea susta dezaten.

PODCAST BAT

Hilabeteko album ilustratuari lotutako podcast bat. Liburuan landutako hariari tirako diogu , azken batean, liburuenganako jakin-mina suspertzea eta aberastea izango da erronka.

MATERIAL OSAGARRIA

Haurrek koloreztatzeko irudiak edo eskulanak egiteko materiala ere gehituko da. Material osagarri honetan landuko diren eskulanak eta ariketak, liburuan landutako edukiari eta ideiei lotuak egongo dira. Material osagarri hau, beraz, podcastaren kasuan bezala, irakurketa erakargarriago egin eta bertan lantzen diren edukiak indartzeko asmoa izango dute.

Material osagarri hau inprimatuta joango da kaxatxo batean. Hala ere, material hau gure webgunean ere aurkitu ahal izango da, gurasoek eta umeek nahi bezainbeste aldiz deskargatu ahal izateko.

Kajak

Harpidetu!

Maiz egindako galderak

Ipuin ilustratuak zein horiekin bidaltzen ditugun jarduera eta jolasak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrentzat daude zuzenduta.

Bidalketak hilabeteko lehenengo astean burutuko dira. Harpidetza egin eta hurrengo hilabetean jasoko duzue bidalketa etxean. Hilaren 28an egingo dira harpidetzaren kobratze automatikoak. Kobratzea burutu eta hurrengo hilabetean jasoko da liburua.

Harpidetza arrunta eginez gero, epe mugagabean hilero jasoko duzue kaxa etxean, harpidetza eten arte. Aldiz, harpidetza oparituz gero, epe muga desberdinen artean aukeratzerik izango duzu (hilabete bat, hiru hilabete, sei hilabete edo urtebete). Epe tarte horretan oparia jasoko duen haurrak hilero jasoko du kaxa bere etxean eta epe mugara iristean berriro harpidetza berritzeko aukera egongo da, nahi izanez gero.

Ezta pentsatu ere! Haurrak ilusioz kaxa zabalduko duen bezala, helduek ere ilusio berdinarekin itxarongo dute bertako edukia. Hala eta guztiz ere, gure sare sozialen bidez pistaren bat emango dugu.

Zergatik aukeratu paperezkoak?

Liburuak

Esperientzia pertsonaletik abiatuta eta guraso izateak irekitzen duen aukerez beteriko mundu berriaren aurrean, euskarazko kultura eta literatura txikitatik ilusioz beteriko modu atsegin batean gerturatzeko ideia izan dugu.

Euskaraz horrelako egitasmoak egotea beharrezkoa dela uste dugu, irakurzaletasuna modu atseginean eta dibertigarrian txikitatik sustatzeko helburua dutenak. Irakurketa norberaren garapenerako, garapen afektiborako eta jokabide egokiak hartzeko bide gisa ulertzen dugu.

Gurasoak liburu-dendariak genituen eta gu ere liburu dendari gara. Kasik berrogeita hamar urte eramaten ditugu txikienei liburuak gomendatzen trinitate kaleko zazpigarrenean, Garoa liburu-dendan, Zarautzen. Txikitatik paperaren usainez inguraturik hazi gara, letra txikien artean ezkutatzen diren istorioez irudimena elikatuz eta literatura gure eguneroko osagai bihurtuz.

Irakurketarekiko lehen harremanak txikitatik eta familia giroan hasten direla dakigu eta hori bera gure ondorengoei eskaini nahi diegu Paperezkoak proiektu honen bidez.