Bidalketa eta itzultze politika

Bidalketa correosexpress zerbitzuaren bidez egingo da hilabetearen 16tik aurrera. Hilabetearen bukaera baino lehenago iritsiko da kaxa zuen etxeetara.

Bidalketan hondatu den produktua jaso baduzu

Jaso duzun produktua bidalketan hondatu bada, hura jaso eta 14 egunen barnean itzul dezakezu. Joan Erositakoa itzultzeko on line zentroa atalera eta inprimatu erositakoa itzultzeko etiketa pertsonalizatu bat.

Liburua dagoeneko baldin baduzu

Oso zaila da zure umearentzat hautatu dugun liburua jada edukitzea, argitalpen berriak baino ez baititugu aukeratzen. Aukeratzen ditugun liburuak argitalpen berriak dira, eta, zenbait kasu berezitan, atera aurretik ere eskaintzen ditugu. Baina liburua izango bazenu, info@paperezkoak.eus helbidera idatzi arazoaren berri emanez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Bidalitako kaxari elementuren bat falta bazaio

Zure kaxa prestatzerako orduan akatsen bat egin badugu, bidali mezu elektroniko bat info@paperezkoak.eus helbidera zure datuekin eta kaxaren entrega-datarekin, eta zurekin harremanetan jarriko gara akatsa moldatzeko modurik zuzenena hitzartzeko.

Nola bueltatu behar dira artikuluak?

Gorde kutxaren bilgarria, esaterako: kartoizko kutxak, etiketak eta poltsak. Ez da beharrezkoa paperezkoak.eus-en kaxa gordetzea. Artikuluari bilgarria jartzen diozunean, bete Erositakoa itzultzeko inprimakia eta inprima itzazu. Bidalketak hilabeteko 16tik aurrera burutuko dira.

Diruaren itzulketa

Dirua itzultzeko baldintzak. Gurekin harremanetan jarri ondoren, betiere gure almazenetatik kaxa bidali gabe badago eta momentu horretan Garoarentzako gasturik suposatzen ez badu, orduan burutuko litzateke itzulketa. Itzulketa, erosketa egin den txartel berera egingo da.

Ordainketa motak

Ordaintzeko modua txartel bidezkoa da paycomet zerbitzua erabiliz. Webguneak ez du bestelako ordainketa motarik egiteko aukerarik ematen. Oparien kasuan kobratze bakarra egingo da eta harpidetzen kasuan hilero kobratze bat egingo da hilabeteko lehenengo egunean. Harpidetzen prezioen aldaketa bat emango balitz aldez aurretik harpidedunei informatuko zaie eta webgunearen bidez onartu beharko dute kobratzeekin jarraitu ahal izateko.

Webgunearen ostatatze eta mantenua

Iametza interaktiboa SL enpresaren esku dago zerbitzu hau ematea.