Urrutira bidaiatzeko ez dago liburua baino itsasontzi hoberik

#irakurrizbizi

Gehiago eta hobeto irakurri nahi duten irakurleentzako harpidetza literarioa.

Harpidetu

Hilabetean behin mimoz aukeratutako euskarazko argitalpen bat. Erraza, malgua eta iraunkortasun-konpromisorik gabekoa.
24.90€
HILERO

Harpidetu!

Oparitu

Ez dago liburuekiko zaletasuna baino opari hoberik. Lagun, bikote, amorante edo koinatu-koinatak inoiz ahaztuko ez duten literatur esperientzi bat.
29.00€tik
AURRERA

Oparitu!

Zer jasoko dut?

LIBURU BAT

Mimo handiz aukeratutako liburua. Euskal argitaletxe desberdinekin hitzarmenak sinatu ditugu, jasotzen duzuen liburua merkatuko nobedadea izan dadin. Beti ere, argitalpen berriak izango dira.

Aparteko kaxa esklusiboa. Editore, aditu eta liburu-dendariak elkarlanean aukeratutako liburua. Aisialdiko entretenimendu aukera izateaz gainera, aparteko liburuak atsegin ditugu, ardura handiz argitaratutakoak eta istorio harrigarriak gordetzen dituztenak.

ORRI MARKATZAILEA

Denok dakigu zein neketsua den liburu on bat irakurtzen egon eta orri markatzailerekin ezean irakurketaren jarraipena ezin asmatzea. Hilabetero apropos sortutako orri markaitzea bidaliko dugu liburuarekin batera. Harpidedun fidelek hilabetereko orri markatzeile ezberdinak elkartuz artelan bat osatzeko aukera izango dute. Hasieran hain hutsala baina aldi berean hain pertsonala izan daitekeen orri markagailua artelan bihurtuta.

PLAYLISTA

Liburuaren sortze prozesua musika edo kantu zerrenda bati lotua egon ohi da. Idazleak entzuten duen musikak idazten duena baldintzatzen du. Eskuragarri jarriko dugu idazleak sortze prozesuan entzundako musika eta liburuaren irakurketarako gomendatuko kantu zerrenda.

OHAR-KOADERNOA

Ohar koaderno zuria, irakurriko eta pentsatuko duzunaren oroitzapenak zirriborratu eta deskubrituko duzun guztiaren oroitzapena gordetzeko. Notak hartzeko edo liburuko orrialdetan agertzen diren detaile esanguratsuak apuntatzeko.

IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Irakurritako liburuaren harira idazlearekin elkarrizketa-solasaldia. Ba ote irakurlerik idazlerik gabe? Balio bera ote dute orri idatziek, inork horien berri ez badu, inork leituko ez baditu? Liburuaren nondik norakoak ezagutzeko harpidedunek gonbidapenbat izango dute irakurle taldean parte hartuko duen idazlarekin solasteko.

ELEMENTU OSAGARRIA

Aukeratutako liburuarekin batera, osagarri izango den elementu ezberdin batekin osatutako dugu kaxa. Liburuaren hariari tiraka elementu bereizgarri bat oparituko dugu.

Kajak

Harpidetu!

Maiz egindako galderak

Euskeraz irakuri nahi duen ororentzat dago zuzendua literatur harpidetza. Aspaldi irakurri ez eta berriz irakurri nahi duenarentzat edo gehiago eta hobeto irakurri nahi duenearentzat. Berrogeitamar urte baino gehiago daramatzagu liburu-dendan liburuak gomendatuz eta.

Bidalketak hilabeteko bigarren astean burutuko dira. Harpidetza egin eta hurrengo hilabetean jasoko duzue bidalketa etxean. Hilaren 28an egingo dira harpidetzaren kobratze automatikoak. Kobratzea burutu eta hurrengo hilabetean jasoko da liburua.

Edozein arrazoiengatik liburu bat irakurtzea gehiegi dela iruditzen bazaizu edozein momentutan pausatu dezakezu harpidetza eta zure erritmora irakurri. Horrela, ez duzu hurrengo berritzea ordainduko ezta kutxa jasoko ere. Nahi adina aldiz eten dezakezu harpidetza.

Ez dago inolako iraupenik edo ezkutuko gasturik edo antzeko gaitzik. Harpidetza kendu nahi baduzu, edozein unetan egin dezakezu zure kontutik.

Soilik argitalpen berriak bidaltzen ditugu baina liburu bikoiztua jasotzen baduzu norbaitek aurrea hartu digulako edo ohe buruko liburu-dendari bat duzulako da. Idatzi besterik ez diguzu egin behar:zure kutxa hartuko dugu eta dirua itzuliko dizugu. Eta nahi izanez gero beste liburu bat bidaliko dizugu.

Zergatik aukeratu paperezkoak?

Liburuak

Euskal Herrian , urtero milaka liburu argitaratzen dira. Hainbeste liburuen artean irakurketa aukeratzea benetako amesgaiztoa bihur daiteke. Baina ez kezkatu: liburu uholde guzti honen artean hilabete bakoitzeko lanik onena hautatu eta etxera eramango dizugu. Liburu berri baten usaina, orri markaigailu bat, erreprodukzio zerrenda, notatxoak hartzeko koaderno zuria, osagarriak eta dena sorpresa kaxa batean.

Gurasoak liburu-dendariak genituen eta gu ere liburu-dendari gara. Berrogeitahamar urte baino gehiago daramatzagu liburuak gomendatzen trinitate kaleko zazpigarrenean, Garoa liburu-dendan, Zarautzen. Mende erdiko paperezko ibilbide bat egunero liburuak gomendatuz.

Izan ere, irakatsi baino gehiago, irakurzaletasuna transmititu egiten da, guk etxean horrela ikasi genuen eta irakurzaletasuna sustatzen dihardugun eragileen erantzunkizuna dela uste dugu irakurketa liburuak eta irakurketa modu erakargarrian hurbiltzea.

Horrela, garenari bizkarrik eman gabe eta izan nahi dugun horri inoiz baino indar handiagoz helduz, euskarazko kultura ilusioz beteriko modu atsegin batean gerturatzeko idea izan dugu teknologiak irekitzen duen aukerez beteriko mundu berriaren aurrean.

Irakurle taldea

Irakurle taldea

Literatura-aditu baten gidaritzapean eta idazlearekin batera liburuaren sekretu guztiak ezagutuko ditu partehartzaileak. Hiru hilabetean behin eta urtaro aldaketarekin batera harpidetzarekin bidali den liburu bat aztertuko dugu. Aurretiaz adieraziko da zein liburu aztertuko den irakurle taldean. Bilerak on-line izango dira eta irakurzaletasuna maite duten beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera aparta da Papererezko Lagunak irakurle taldea.

Liburuaren inguruko iritzi eta ikuspuntu desberdinak ezagutzeko modu paregabe bat eta batez ere, gehiago irakurtzeko aukera. Eman izena!