Honi buruz

Gurasoak liburu-dendariak genituen eta gu ere liburu-dendari gara. Berrogeitahamar urte baino gehiago daramatzagu liburuak gomendatzen trinitate kaleko zazpigarrenean, Garoa liburu-dendan, Zarautzen. Mende erdiko paperezko ibilbide bat egunero liburuak gomendatuz. Horrela, garenari bizkarrik eman gabe eta izan nahi dugun horri inoiz baino indar handiagoz helduz, euskarazko kultura ilusioz beteriko modu atsegin batean gerturatzeko ideia izan dugu.

Paperezkoak irakurzaletasuna sustatzea helburu duten askotariko jarduera-proposamenak dira. Adin tarte guztientzat: liburu harpidetza, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, irakurketa taldeak, ipuin kontaketak, poesia irakurketak, literatur lantegiak, erakusketak, kontzertuak, formakuntza saioak, tailerrak eta liburu-denda.

Izan ere,   irakurzaletasuna sustatzen dihardugun eragileen erantzunkizuna dela uste dugu irakurketa liburuak eta irakurketa modu erakargarrian hurbiltzea. Horrela, garenari bizkarrik eman gabe eta izan nahi dugun horri inoiz baino indar handiagoz helduz, euskarazko kultura ilusioz beteriko modu atsegin batean gerturatzeko idea izan dugu teknologiak irekitzen duen aukerez beteriko mundu berriaren aurrean.